Nontzeberri

“Irudimena” lehiaketarekin, dantzan

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak Irudimena sormen lehiaketaren 5.edizioa antolatu dute. Azaroaren 15era bitartean entregatu ahal izango dira obrak, izan ere, aurten gai berezi baten inguruan ardaztu da lehiaketa: dantza

Onartuko diren proposamenak honakoak dira: soinu baten sorrera (musika, kantua, arrabotsa, nahasketa…), euskarazko testu baten sorrera (edozein generotan; poesia, narrazioa, deskribapena, bertsoak…) edo irudi berri baten sorrera (argazkia, marrazkia, margoa…)., baina parte-hartzaile bakoitzak bost sormen lan aurkeztu ditzake bakarrik lehiaketara.

Lehiaketan parte hartu nahi duenak soinu bat hautatu beharko du ondotik proposatutako zerrendan: Ainhoarrak, Larrain-dantza, Mutil-dantzak, Txantxoak, Bralea, Hegi, Oilasko-biltzea, Erregelak eta Pipaon eta Villabuena-ko paloteadoak.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version