Nafarroako Filmotekak, Asociación Navarra Irlandak (ANIR) eta Iruñeko Udalak, Irlandako Zinemaren II. Erakustaldia antolatu dute. Zikloak hango zinematografiaren ezinbesteko lau lan pantailaratuko ditu hil honetako larunbatetan, Civivox Condestablen.
Zikloak “Iruñetik irten gabe Irlandara bidaiatzera gonbidatzen du publikoa, zazpigarren artearen bidez, sustrai kultural sakonak dituen herrialde bat eta mundu osoko ikusleen interesa eta miresmena pizten jarraitzen duen historia, tradizioak eta sormena dituen gizarte bat deskubrituz”.
Joan den astean izan zen lehen emanaldia. Larunbat honetan, urriaren 10ean, 19:00etan, The Commitments (1991) filma emango dute. “Dublingo gazte batek, Jimmy Rabbittek, soul musika bere hirira eramateko musika banda bat osatzea erabakiko du. Iragarki baten bidez, Dublingo langile-auzoetako gazte talentudunak aukeratu eta The Commitments osatzen du”.
Urriaren 17an, The Wind that Shakes the Barley (2006) izeneko filma pantailaratuko da eta urriaren 31an, The Banshees of Inisherin (2022).
