Nontzeberri

“Irekiak Gallery Weekend” ekimenaren bosgarren edizioa

DAGGEk, Donostia Kulturak eta Tabakalerak antolatutako Irekiak Gallery Weekend ekimenak Donostiak hiriko hainbat gune artistikotara bisita gidatuak, performanceak eta abar programatu ditu irailaren 11tik 14ra. Urtero, “bisita gidatuek zirkuitu inspiratzailea osatzen dute artea publikoarengana hurbiltzeko eta sortzaileek hainbat diziplinatatik egiten duten lanera gerturatzeko”.

Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteak (DAGGE) ateak irekiko ditu aurten ere, “hiritarrak arterik berriena erakusten duten espazio horiek gertutik ezagutzera gonbidatzeko”, izan ere, jaialdiaren helburua da arte garaikidearen bitartez kultur ehuna indartzea.

Esku-hartzeak eta performanceak sei galeriatan banatuta egongo dira edizio berri honetan: Cibrián, La Central Art Gallery eta Arteko, Grosen; Ekain arte lanak, Parte Zaharrean; Arteztu, Antigua auzoan; eta Sakana, Egian.

Aurten, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren 10. urteurrena ospatuko da eta bere bi erakusketa sartu ditu jaialdiaren programan: Pálmason eta Arcoíris 82, eta Kursaaleko fatxadan proiekzio bat ere egingo da, ate irekien lau egunak osatzeko.

Non, noiz eta zer, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version