Nontzeberri

Ipuin bat kantatua

Biarritzeko Mediatekan, gaur, irailak 22, 18:30ean, Eider Rodriguez eta Anari arituko dira Ipuin bat kantatua izeneko saioa egiteko.

Ipuinak eta kantuak uztartuko dituzte  Eider Rodriguezek eta Anarik narrazioaren eta musikaren arteko bide berri bat proposatzeko xedez.

Ipuinak kontatzeko sortu ziren eta ahozko tradiziotik, idatziak izan baino askoz lehenago, heldu dira gureganaino. Eta ipuinak kontatu ez zizkiguten hainbat umek ere entzuteari utzi genion heldu ginenean. Erredentzio ariketa bat litzateke, ipuinak berriro kontatzea eta kantatzea, eta entzutea. Irakurtaldi honetarako, Eider Rodriguezek Dena zulo bera zen bere azken liburuko ipuin bat aukeratu du eta Anarik bere ibilbide osoko zenbait kantu aukeratu eta narrazioaren barrutik kantatzen ditu; ipuina eta kantua batuz, oraindik izenik jartzen asmatu ez duten beste eremu literario bat proposatuz.

Eider Rodriguezen hitzetan: “Ipuin bat kantatu, hori da egin genuena. Bakarka eta bakarrik idatzitakoa ahotsez eutsi, Anariren gorputz, doinu eta hitzekin trentzatu, ez genuen askoz gehiago behar izan zoriona laztantzeko”.

Exit mobile version