Nontzeberri

Iparraldea Bertan zikloaren XXIV. edizioa

Iparraldea Bertan zikloaren XXIV. edizioa otsailaren 25etik martxoaren 18ra bitartean garatuko da Donostian. Programan film laburrak, errezitaldi musikalak eta Martin Lerissaren azken diskoaren aurkezpen emanaldia bildu dira.

Donostiako KMKn garatuko dira lau saio, asteartero burutuko direnak. Bihar bertan, otsailak 25, Gastibeltza Filmak: Euskal zinema Iparraldetik izeneko hitzordua antolatu da. Bertan bi film labur ikusteko aukera egongon da: Ximinoa, Itziar Leemans-en fikzioa, eta Muga, Eñaut Castagneten lana.

Datorren astean, martxoak 4, Hiru emazte kantari gogoan ikusgarria antolatu da. Ikusgarri hau, Euskal Herriko hiru emazte kantariren omenez sortu da: Lurdes Iriondo, Maite Idirin eta Estitxu Robles Arangiz.

Martxoaren 11n, Kamila Zubeldia & Aguxtin Alkhat arituko dira. Iraganean idatzitako kantuak abesteaz gain herri honi beste sorkuntza batzuk eskaintzea dute xede, hitz landuak melodia goxoekin uztartuz.

Azkenik, martxoaren 18an, Mattin Lerissak Mundu zabalerako diskoaren aurkezpena antolatu da. Behorlegitarraren hirugarren lana joan den azaroan argitaratu zen. Berak Mixel Ducau (gitarra, ukulelea, perkusioak, txirula, saxofoia) Iñaki Dieguez (eskusoinua) eta Txomin Duhalde (bateria) lagun izan ditu proiektu honetan.

Informazio guztia: KMK

Exit mobile version