Antonio Augugliaro, Gabriele del Grande, eta Khaled Soliman al Nassiry zinegileek filmatutako Io Sto con la sposa (2014) pelikula aurkeztuko du gaur Donostiako Kresala zineklubak, Trueba aretoetan, 19:30ean. Giza eskubideen aldeko aktibista Amir Shafik eta Jaldía Abubakrak aurkeztuko dute emanaldia.
Kresala zineklubaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “Milanen, poeta palestinar batek eta kazetari italiar batek bost etorkin palestinar eta siriar ezagutzen dituzte. Etorkin horiek, Lampedusan barrena, Italiara heldu dira Siriako gerratik ihes egin ondoren. Gezurrezko ezkontza bat antolatuz etorkin horiei laguntzea erabakitzen dute”.
Emanaldia Donostiako Udaletxearekin elkarlanean egingo da. Filmak harrera oso ona izan zuen Giza Eskubideen Zinemaldian.
Filmari buruzko informazio gehiago: iostoconlasposa.com.