Nontzeberri

“Invisible Express” film lehiaketarako deialdia

Ikus-entzunezkoen balio positiboak helarazteko tresna gisa erabil daitezen eta unibertsitateko komunitatean erreferentziazko eredu solidarioak izan daitezen, Kultura, Communication y Desarrollo GKEak, Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak eta EHUko Lankidetza Bulegoak  Invisible Express lehiaketarako deialdia egin dute.

Irailaren 30etik urriaren 8ra arte egingo da Invisible Express film laburren 8. lehiaketa, eta EHUn ikasten duten pertsona guztiek parte hartu ahalko dute, banaka edo taldeka, baina talde bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahalko du. Aurkeztutako film labur bakoitzak gehienez ere 3 minutu iraungo du, kredituak barne. Lanak orijinalak eta argitaragabeak izango dira, eta euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira.

Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte: Epaimahaiaren Saria (1.000 €), eta Ikusleen Saria (500 €)

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta urriaren 22an jakinaraziko da.

Jakingarri guztiak helbide honetan dituzue.

Exit mobile version