Nontzeberri

“Inpernuko Poza” XVIII. Jardunaldia, bertan behera

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia antolatu du. Aurtengoa baina, berezia izango da, eta osasun egoerak horrela eskatuta eta EHTEk arduraz jokatu nahirik, ateak itxita egingo dira.

“Erromeriak trikitixaren kabi izan dira urtetan, eraldaketa nabarmenen lekuko. Baina, benetan ezagutzen al dugu erromeriek bete zuten funtzioa? Gaur egun funtzio bera al dute? Iraungo al dute erromeriek? Honelako eta bestelako galderen erantzunak jasotzeko erromeriarekin eta dantzarekin harreman zuzena duten gonbidatuak ekarriko ditugu gurera”.

Hortaz, horren inguruan arituko dira urriaren 31n, AIKO taldeko Sabin Bikandi eta Patxi Laborda bikotea, 12:00etan. Egun horretan ere mahai-ingurua egingo dute, 16:30ean, Xabier Etxabe, Xabier Itçaina, Joseba Altube adituek. Moderatzailea Artiz Ibañez izango da. Bi ekitaldiak Tolosako Kultur Etxean burutuko dira.

Bi hitzorduak streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan, Facebookeko kontua gainera edonorentzat irekia izango da.

OHARRA: Osasun egoeraren kezkaz eta arduraz, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak datorren larunbat honetan Tolosan egitekoa zuen Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia bertan behera uztea erabaki du.

Exit mobile version