Nontzeberri

Inoren Ero Ni, Akauzazte eta El Desvan del Macho, Andoaingo gaztetxearen urteurrenean

Inoren Ero Ni, Akauzazte eta El Desvan del Macho taldeek Andoiango gaztetxean joko dute larunbatean, azaroak 14, gaztetxe horren 31. urtemugaren harira. Kontzertuez gainera, bestelako jarduerak ere izango dira hil honetan: mahai-inguruak, bertso-afariak…

Akauzaztek Etzazuaka izenburuko lan berria aurkeztuko du. Grabazio horretan 2011 eta 2014 urteetan, Azkoitiko Mataidexen, jasotako 15 pieza bilduko ditu. Doinuok binilozko LP bikoitzean argitaratuko ditu Herrialde Katalanetako Magia Roja diskoetxeak. Diskoaren behin betiko nahasketak Xabier Erkiziak egin ditu.
Akauzazte, egun, bost lagunek osatzen dute, tartean, bi bateria-jotzaile.

El Desvän del Macho kultuzko banda da. 80ko hamarkadan eraturiko Jugos De Otros taldearen errautsetatik sortua, Jose Izkue gitarra jotzaile eta abeslariak zuzentzen duen hirukoteak nortasun handiko doinu ilunak jorratzen ditu; kantuon hitzak ere azpimarragarriak dira. Hainbat disko argitaratu dituzte arrasatearrek: Hermana violencia (Nuevos Medios, 1992), Lumbar (Alehop!, 1994), Vida a partir del huevo (Alehop!, 2008) edo Simplicis (Alehop!, 2013).

Inoren Ero Ni, berriz, talde nahikoa ezaguna da, izan ere, taldekideak makina bat egitasmotan aritutako musikariak dira; tartean, BAP!, Anari eta Lobo Eléctrico. Fregoli da euren azken lana.

Exit mobile version