Nontzeberri

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, Gasteizen

Urtarrilaren 25era bitartean 9 film eskainiko ditu FICMA-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak. Zikloak “ingurumenarekiko errespetuzko aldaketa sozial baten inguruan hausnartzea” du xede.

“Zinema, bere industria eta ingurumen arloko edukia eta hezkuntza lantzen ditu hainbat jardueratan teknologia berriak baliatuta. Sustapen eta hedapenetik harantzago doan jaialdia da FICMA, inspirazio eta baloreen iturri izateaz gain, gizarte aldaketen sortzailea ere bada. Jaialdi honetan entretenimendua hausnarketa bihurtzen da; gizartea eraldatzea du xede, kulturaren, zinemaren eta ikus-entzunezkoen industria lagun, planeta leku bizigarriagoa izan dadin eta etorkizuna duen leku bihurtzeko”.

Proiekzioak Artium museoan izango dira. Horretaz gain, Artiumek ingurumen gaiekin lotutako artelan bat aukeratuko du, astero, bere funtsen artetik. Proiekzioak astearte eta ostegunetan izango dira.

Programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version