Nontzeberri

Indarkeriari buruzko bi gogoeta

Ostegunean, abenduak 19, Alopargo konpainiaren azken lana Sarat-Made taularatuko da Bilboko Pabellón 6n, eta abenduaren 20, 21 eta 22an, Indubio konpainiak bere bigarren lana aurkeztuko du, Una Crónica de Violencia.

Diogun moduan, bihar, hilak 19, Alopargo konpainiak Frantziako Iraultzako bi intelektual eta politikariren arteko talka dramatikoan murgiltzen gaituen Sarat-Made lana aurkeztuko du. Ioritz Benito, Nagore Cenizo-Arroyo, Elvira Dieguez, Aitor Guisasola, Iñigo Martín, Rita Martín eta Iraia Urraca arituko dira Borja Ruizek zuzentzen duen obran. Piezak justiziaren eta berdintasunaren aldeko borroka erretratatzen du, ikuspegi ziniko eta humanista gupidagabe batetik. “Antzezlana ez da soilik Frantziako Iraultzari buruzko kontakizuna, baizik eta edozein mugimendu politiko eta soziali dagozkion idealei eta kontraesanei buruzko hausnarketa sakona”.

Bigarren obra, Heraklesen mitoa zalantzan jartzen duen antzezlana da. Gaur egun indarkeriarekin dugun harremana eta bere irakaspenak gure kultura garaikidearekin nola erlazionatzen ditugun aztertzen da. Pieza hau indarkeriaren kontzeptuari buruzkoa da, “edozein pertsonak sentitu ditzakeen bulkada bortitzetatik, indartsuenetatik hasita Indarkeria matxistaz, indarkeria politikoaz eta indarkeria bidezkoaz hitz egiten du, eta indarkeria horietakoren bat zilegia edo legez kontrakoa den gure gizartean”.
Manuel Pico, Luis Maesso eta Iñigo Santacana dira dramaturgiaren arduradunak, Iñigo Santacana da zuzendaria eta Luis Maesso, Juan Maroto, Mar P. Soler, Nagore Andrés eta Manuel Pico dira taldeko kideak.

Exit mobile version