Elorrioko Udalak Mugarik Gabe GKE-rekin elkarlanean Indarkeria Matxisten Aurkako Zinemaldia antolatu du Elorrion. Lehenengo filma Helena Tabernaren Nagore izan zen otsailaren 16an, eta hiru egunetako zinemaldia ari da garatzen.
Egun bakoitzean metraje luzeko dokumental bat ikusten da, ostean metraje laburreko beste bat, eta amaitzeko, eztabaida izaten da, egun bakoitzean aditu batekin. Sarrera dohainik da eta emanaldiak Iturri Kultur Etxean dira arratsaldeko 19:00etan.
Otsailaren 23an, Lorella Zanardoren Il corpo delle done emango da. Telebistak emakumeen gorputzaz egiten duen erabilerari buruzkoa da. Jarraian Videolobas-en Pantojismo dokumental laburra maitasunaz eta maitatzeko erez arituko da. Egun horretako gonbidatua Maitena Monroy autodefensa feministan aditua izango da.
Hirugarren eta azken egunean, martxoaren 1ean, Una de tantas El Salvadorreko hainbat elkarte feministetako andrek zuzendutako dokumentala egongo da ikusgai. Emakume izate hutsagatik El Salvadorreko emakume batek aurrean dituen zailtasunak kontatzen ditu. Jarraian, Joana Etxano Mugarik Gabeko kidearekiko eztabaida izango da.
Informazio gehiago udalaren web-orrian duzue.