Nontzeberri

Indarkeria matxistaren prebentzioa

Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeria matxistaren prebentzioan.

Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste identitateentzako) prestakuntza eta topaketa feministarako gune bat bultzatu nahi du. Topaketa eta ikaskuntzarako, emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiborako eta Uribe Kostan sare feminista bat aktibatzeko/indartzeko gunea, tailer, ikastaro eta bestelako jardueren bidez.

Era berean, gizonek hausnartzeko eta maskulinotasun hegemonikoak beren bizitzetan duen eragina zalantzan jartzeko espazio propioa izateko beharra ikusten da. Azken finean, hausnarketarako, topaketarako eta ikaskuntzarako beste gune posible bat, tailer, ikastaro eta ekimen desberdinen bidez.

Espazio horiek modu parte-hartzailean eraikitzeko eta errealitate berri horri ahalik eta hobekien erantzuteko, galdetegi batzuk egin dira. Galdera-sorta horrek diagnostiko eta pista gisa balioko du programa konfiguratzeko, eta horrekin batera, topaketa, gogoeta eta prestakuntza-esparruak.

Exit mobile version