Nontzeberri

Indalecio Ojanguren XXXVIII. Argazki Lehiaketa

Eibarko Udalak eta Eibarko Klub Deportiboak antolatu dute Indalecio Ojanguren XXXVIII. Argazki Lehiaketa, argazkilari orori zabalik dagoena. Izen emateko epea irailaren 1etik 26 bitartean izango da.

Parte hartzeko gehienez hiru argazki zuri-beltzean eta hiru koloretan bidali behar dira parte-hartzaile bakoitzeko, beti ere, beste edozein lehiaketatan saritu gabeak direnak. Gaia librea izango da.

Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira, zenbakia argazkiaren atzealdean adieraziz.

Lanak helbide honetan entregatuko dira: Eibarko Udala. Kultura Arloa. Indalecio Ojanguren Xxxviii. Argazki Lehiaketa. Portalea – Bista Eder, 10. 20600 Eibar (Gipuzkoa).

Ohorezko Saria Argazki bilduma onenari, koloretan edo zuri-beltzean: 1.500 euro, garaikurra, CEF urrezko domina eta Portalean erakusketa egiteko aukera. Horretaz gain beste sari asko banatuko dira.

Hemen kontsultatu ahal dituzue betebeharreko guztiak.

Exit mobile version