Nontzeberri

Indalecio Ojanguren XXXVI. argazki lehiaketa

Betiko legez, Eibarko Udalak eta Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dute argazki lehiaketa hori, zale guztientzat.

Bidali beharreko lanak gehienez hiru argazki zuri-beltzean eta hiru koloretan, edozein lehiaketatan saritu gabeak. Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira, zenbakia argazkiaren atzealdean adieraziz. Kartazal itxi batean, bidalketaren kanpoaldean itsatsita, egilearen datu hauek adieraziko dira: izena, abizenak, NAN, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, bidalitako bildumak, telefonoa eta, hala badagokio, zein elkarte edo argazkigintza kolektibokoa den. Kartazal horren identifikazio bakarra lanen leloa izango da.

Lanak helbide honetan entregatuko dira: Eibarko Udala, Kultura Arloa, Indalecio Ojanguren XXXVI. Argazki Lehiaketa, Portalea – Bista Eder, 10 20600 Eibar (Gipuzkoa).

Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte izango da. Erabakia urriaren 7an izango da, eta sari-banaketa urriaren 27an egingo da. Geroago, urriaren 28tik azaroaren 20ra rate erakusketa osatuko da.

Bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version