Otsailean, Oiongo Bazterra aretoan, abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren XVII. edizioaren txapelduna Iñaki Viñaspre izan da.
Lehen saio hartatik hona makina bat hitzordu izan dira. Lehen fasea hiru asteburuetan jokatu da, hiru saiotan eta hiru herritan: Oion, Laudio eta Izarran. Finalaurrekoak Dulantziko Mikaela Portilla Kultur Etxean hasi ziren, eta Aramaion segitu zuten. Saio banatako irabazlea zuzenean pasatu zen Gasteizko Europa Biltzar jauregian jokatu behar den finalera. Eta gainontzeko lauak, lehen fasea eta finalaurrekoen puntuazio metaketaren araberako hurrenkeran.
Bada final handian, Martin Abarrategi Sarrionandia, Maddi Agirre Epelde, Unai Anda Delika, Aroa Arrezubieta Barredo, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Iñaki Viñaspre Simon bildu ziren larunbatean.
Ariketaz ariketa lehenengo atala bete ostean, Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu dute puntu gehien lortzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi du txapela. Atzetik honela etorri dira bertsolariok: Unai Anda, Peru Abarrategi, Aroa Arrezubieta, Maddi Agirre, eta Martin Abarrategi.
