Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, eta Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroaren laguntzarekin, Marraz(i)oak-en hirugarren edizioa antolatu du abenduaren 26tik 30era, Gazteentzako mikroipuin animatuak sortzen lelopean.
Azaroan uholdeak izan zirenetik, Arteleku zentroak zenbait aste eman ditu itxita eta, handiak eta ikusgarriak bitira urak eragindako kalteak. Hasiera batean, Marra(z)ioak tailerra beste kokagune batera eramateko asmoa zegoen, baina azkenean, Artelekun egingo da.
Hartzaileek uholdeek utzitako hondarrak eta hondakinak baliatuko dituzte, animazio batetik abiatuta lau mikroipuin animatu sortzeko. Honako proposamen honen gainean lan egingo dute tailerrean: Nautilus-ean oinarrituta egitura narratibo bat sortuko dute eta ondoren, Artelekun uholdeek utzitako paisajearekin harreman bisual/kontzeptuala eraikiko dute.
Marraz(i)oaken lehen edizioa ilustratzaileei zuzendua izan zen. Iaz, berriz, idazle eta irudigileei zuzendu zitzaien eta emaitzak ikusita, aurten ere berdin egingo da, baina kasu honetan animazio lan bat sortzea izango dute helburu.
Oier Gillan idazlea, Jose Belmonte ilustratzaile eta animazio egilea, eta Isabel Herguera animazio egilea izango dira zuzendariak.