Nontzeberri

Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan

Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren IV. edizioa abiatuko da, urriaren 9tik 10era, Azkuna Zentroan.

Xabier Arakistain arte komisarioak, eta Lourdes Méndez Artearen Antropologiako katedradunak, Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan zuzenduko dute.
Urriaren 8tik urtarrilaren 10era ¿Why Not Judy Chicago? erakusketaren harira, aurtengo ikastaroa Judy Chicago arte feministaren aitzindariari eskainiko zaio. Artista hau ikastaroan egongo da urriaren 9an. Egun horietan, Edward Lucie-Smith, Andrew Perchuk edota Amelia Jones adituen hitzaldiak programatu dira.

Azkuna Zentroak jakinarazi duenez, “ikastaroaren bidez, laguntza eman nahi da jendarte garaikideetan ekoizpen artistikoaren arloan gertatzen denari buruzko jakintza kritikoak ezagutzera emateko, ikuspegi feministetatik abiatuta. (…) Ikastaroak, alde batetik, ikertzaile feministek sexista ez den jakintza eraikitzen jarraitzeko aurre egin beharreko arazo historikoak, teorikoak eta politikoak lantzen ditu, eta, bestetik, arte instituzioaren alde guztiak zalantzan jartzen dituzten praktika artistikoak aztertzen ditu.”

ikastaroa AZ-ak ezagutza feminista zabaltzeko eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko helburuarekin egiten dituen hainbat jardueren artean kokatzen da.

Interesa izanez gero, hemen begiratu ahal duzue.

Exit mobile version