Nontzeberri

“Ikusmira Berriak”-en parte hartuko duten egitasmoak iragarri dituzte

Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategia Fundazioak sustaturiko Ikusmira Berriak egitasmoa aurkeztu zuten iragan otsailean.

Proiektua lengoaia zinematografikoko berrikuntza eta esperimentazioa bilatzen duten ikus-entzunezko lanei laguntza ematean datza, hortaz, helburu nagusia ikus-entzunezko sorkuntzari bultzada ematea da.

Bada, atzo iragarri zituzten 2015eko egonaldi programan parte hatuko duten proiektuak: El extraño, Pablo Álvarez (Santiago de Chile, 1985), EIECINE; Fleurette French, Tamyka Smith (New York, 1983), Labo – Clermont-Ferrand Jaialdia;  IRA 26-2, Maider Oleaga (Bilbo, 1976), Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak eta Trote, Xacio Baño.
Adituen batzordea, berriz, Oskar Alegríak, Marianne Slot-ek eta Paz Lázarok osatu dute.

Ikusmira Berriak programak hiru ardatz izango ditu: trebakuntza, ekoizpena eta erakusketa; eta gurean errotuta dauden hiru ekimenetan zentratzen da: Kimuak, film laburren hautaketa, Laboren urteroko emanaldiak, eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Exit mobile version