Nontzeberri

Ikus-entzunezkoen arloa sustatzeko, Benito Ansola Saria

Euskaltzaleen Topaguneak, Benito Ansola Saria berreskuratu du euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzan sustapena emateko asmoz. Hortaz, aurten, Lekeitioko Udala eta Euskal Zine Bilerarekin batera, EHUren Mikel Laboa katedraren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren laguntzaz, hirugarren edizioa antolatu du.

Lehiaketaren helburua euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza ematea da, eta horretarako, irabazleak ikus-entzunezko proiektu bat ekoizteko 3.000 euroko saria jasoko du.

Hortaz, parte hartzaileek, urriaren 16ra arte izango dute lanak aurkezteko epea. Azaroan, Lekeitioko Euskal Zine Bileraren itxiera ekitaldian jakinaraziko da irabazlearen izena. Datorren urteko irailera bitartean proiektua gauzatzeko denbora izango du egile horrek, eta behin amaituta 2016ko Euskal Zine Bileran aurkeztuko du bere lana.

Sariketa honen bidez Benito Ansolaren lana goraipatu egin nahi da, izan ere, betidanik izan da euskal zinemagintzaren bultzatzaile handienetako bat. Zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan, eta Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu. 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen Lekeition.

Sariketa honen betebeharreko guztiak hemen dituzue irakurgai.

Exit mobile version