Nontzeberri

“Ikus-entzunezko Langile Festibala” egunotan, BilbaoArten

Atzo eta gaur, irailaren 22an eta 23an, LAN 03. Ikus-entzunezko Langile Festibala ekimenak makina bat film bilduko ditu BilbaoArteko Art House Zineman, Emovere Elkarteak antolatua.

Brasil, Txile, Grezia, Frantzia, Argentina, Mexiko, Ingalaterra, Alemania, Herbehereak, Errusia, Polonia, Espainia eta Euskal Herriko lanak izango dira, hainbat ikuspegitatik (dokumentala, animazioa, bideoklipa eta bideoartea) langileen eta lanaren gaiak jorratuko dituztenak.

Aurreko edizioetan bezala, LANek “emakumeak langileen garapenerako mekanismoetan duen rola ikusarazi nahi du” eta horretarako bi esparru aztertuko ditu: emakume errealizatzaileen, gidoilarien, ekoizleen eta abarren lana ikusaraziz, eta bestalde, emakumearen rola agerian langileen historiaren protagonista gisa. “Ideien, prozesuen eta katebegi hori denbora luzez ikusezina izan da, baina zeregin integrala izan du eta du lanaren idiosinkrasiaren garapenean, batez ere eguneroko bizitzan eta dinamika positiboak garatzeko lan zorrotzean”.

Hortaz egunotan ematen ari diren filmetatik, 24 pieza hautatuetatik, 13 emakumezko zuzendari daude, eta gutxienez 6 lanek protagonismo erabat femeninoa dute.

Programazioa osoa hemen ikusi ahal duzue.

Exit mobile version