Uztailaren 10ean, egun osoko jardunean, Eibarreko Markeskoa Jauregian eta aurtengo Udako Ikastaroen barruan, Euskal literatura eta arte garaikideen irakurketa feministak eta queerrak. Espazioak, afektuak eta erresistentziak izeneko jardunaldia antolatu da.
Jardunaldiaren helburua da “euskal literaturaren eta ikusizko arteen inguruko ikerketa feminista eta queerrak ezagutaraztea eta topagune bat sortzea. (…) Euskal sorkuntza artistiko garaikidearen inguruko genealogia feministak eraikitzea izango du xede, horretarako metodologia berriak proposatuz (afektu eta emozioen inguruko ikerketak, espazioaren inguruko ikerketak, edo egiletzaren ingurukoak). Hitzaldi laburrez gain, gogoeta eta hausnarketa kolektiborako tarteak izango dira jardunaldian zehar, obra eta egile zehatzez harantzago ikerbide feminista eta queerrez elkarrekin hausnartzeko.”
Jardunaldi hau UEUk eta EHUko Hariak. Literaturaren eta arteen inguruko ikerketa feministak ikerketa-taldeak elkarlanean antolatu dute.
Jakingarri guztiak, hemen.