Nontzeberri

Ikas-Art 2011 Art-Madrid Arte Garaikideko Ferian izango da

Ikas-Arten azken edizioan Estatuko 15Arte Ederretako Fakultatek parte hartu zuten eta nazioarteko seik. Orotara, 450etik gora ikaslek erakutsi zituzten euren artelanak, hala nola, pinturak, grabatuak edo argazkiak. BECetik, halaber, 10.000 bisitari inguru igaro ziren.

Enkarturrek ohar bidez jakinarazi duenez, Ikas-Artek Art-Madriden jarriko duen standean izango da bere eskaintza ezagutarazten, besteak beste, bere jarduera kulturalak eta gazteen sormena sustatzeko abiatzen dituen ekimenak. Ekimen horietako bat Ikas-Art 2011 da: Arte Ederretako Fakultateetako ikasle guztiei zuzenduriko arte plastiko eta ikus-entzunezko arteen nazioarteko lehiaketa.

Enkartur-ek bidalita

Exit mobile version