Uztailaren 5etik 8ra bitartean III. Nazioarteko Zinema Mintegia egingo da, Tabakaleran. Jules Verne eta Ray Bradbury idazleen aipuetan oinarritu dira antolatzaileak mintegiaren nondik norakoak azaltzerako orduan. Izan ere, Post-Cosmos izenburupean abiatuko da mintegia, espedizio bat balitz bezala, “bidaia, abentura, aurkikuntza, zientzia, kontakizuna, fikzioa. Kosmosaren ideia ere sartu dugu irudi baten bidez, guk proposatzen dugun esperientzia definitzeko: Post-Kosmosa. Zer dago kosmosaren ondoren? Posible da leku amaigabe hori imajinatzea? Puntu horretan hasten al dira gauzak berriro hasieratik? Posible da espazioaren eta denboraren paradoxa hori zinema-pantaila batean elkarren segidako irudi eta soinuen bidez adieraztea?”
Erakusketa bat abiapuntua izango da. Aurten, Rosa Barba artista izango da protagonista. “Haren lanak, gaiak, irudiak, testuak eta soinuak inspirazio-iturri izan ditugu lau jardunaldi trinkotan aurkeztuko ditugun pelikulak eta ibilbideak planteatzeko. Aurten ere, pelikulak, testuak, prozesuak eta ikus-entzunezkoak partekatu nahi ditugu, eztabaida egin nahi dugu eta trukeak egin nahi ditugu pantailaren alde baten eta bestaren artean.”
Honako hauek izango dira egun horietan Tabakaleran: Rosa Barba, Edwin Carels, Carla Andrade, Ben Clark, Regina de Miguel, Paula Olaz, Zazpi T’erdi, Matthew C. Wilson, eta Thomas Zummer.