Bigarren urtez, Uztarria Komunikazio Taldeak, Kulturaz kooperatibarekin eta Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean, Irudhitzen lehiaketa abiatu dute azpeitiarrentzat.
Aurtengo lehiaketarako sua, haizea, ura eta lurra izango dira gaiak, eta beti agertu beharko da elementu horietako bat aurkeztuko diren lanetan. Azaroaren 5era bitartean aurkez daitezke irudiak lehiaketara. Ondoren, AAEko hainbat kidek hamabi argazkirik onenak aukeratuko dituzte, eta ondoren zabalduko da irudiei hitzak jartzeko epea. Aukeratutako irudiekin eta hitzekin, 2018ko egutegia kaleratuko du Uztarriak.
Kontuan hartu beharreko beste kontu batzuk: argazkia horizontala izatea eta JPG formatuan aurkeztea; parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bost argazki bidal ditzake; zuri-beltzean nahiz koloreetan bidal daitezke argazkiak.
Proiektura aurkezten diren hamabi argazkirik onenak aukeratu ostean, testu laburren lehiaketa jarriko du abian Uztarriak. Azaroaren 13an zabalduko da hitzak aurkezteko epea.
Informazio guztia hemen topatu ahal duzue.