Atzo hasi zen Igorren Bizkaiko Bertsolari Gazteen aurtengo sariketa. Bertan, Arratiako eta Busturialdeko taldeak neurtu ziren, eta Alaitz Etxanobe, Miriam Juaristi eta Leire Etxebarriak osatutako epaimahaiak Busturialdea taldea irabazle aukeratu zuen.
Arratiko June Iruarrizaga, Paule Corbacho, eta Aritza Orue gaztetxoen mailan aritu ziren, eta Lur Ziarrusta, Irati Astondoa eta Asier Galarza 18tik aurrerako mailan. Busturialdetik etorrita Julen Carrion, Beñat Bilbao eta Lurdes Ondaro gazteak, eta Aitor Etxebarria, Unai Agirre eta Mikel Retolaza nagusiak bildu ziren.
Bestalde, datorren martitzenean izango da hurrengo kanporaketa Durangon, goizeko 11:00etan. Hortxe Durangaldea eta Enkarterri/Ezkerraldea norgehiagoka arituko dira.