Nontzeberri

Igandean Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

Apirilaren 17an ospatuko da Eibarren Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna, eta egun berean Eskolarteko finala ere jokatuko da. Bertso-eskoletako haur eta gaztetxoek egun berzia izango dute eta prestaturik dagoen egitarauaz gozatzeko aukera izango dute.

Goizean (11:00etan) Eskolarteko finala hasiko da Coliseo antzokian, eta egindako kanporaketetatik sailkatutako honako zortzi bertsolariak arituko dira norgehiagoka: Gontzal Belategi, BeƱat Mujika, Andoni Mujika, Aizpea Garmendia, Urko Arregi, Itziar Mendia, Libe Goenaga eta Ane PeƱagarikano.

Saio honen ostean bazkaria izango dute eta arratsaldean, festa.

Exit mobile version