Nontzeberri

Igandean bertso-pilota Gasteizen

Arabarrek ez dakite geldirik egoten eta bertsogintzaren inguruan saio bereziak antolatzeko oihura izaten dute (bertso-pilota Gasteizen). Aste hau eta da gutxiagorako izango.

Larunbatean, Lantziegoko herriko plazan, 12:00etan, Arabako Bertso-eskolek 11 opari ekimenaren harira, Orlando Arreitunandia, Unai Bengoetxea eta Iker Olabarrieta bertsolariak bilduko dira Lantziegoko trikitilariekin batera, bertsotan eta tragotan hasteko.

Hurrengo bi zitak, Gasteizen izango dira. Hala, larunbatean, Aranbizkarrako jaietako gazte eguna dela eta, bertso-afaria egingo da Jagoba Apaolaza, Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Iñaki Viñaspre bertsolariekin.

Saiorik bereziena igandean izango da, izan ere, 18:30ean, Auzolana pilotalekuan, bertso-pilota saioa egingo da. Pilotariak: Imanol Agirre-Josu Iruarrizaga VS Asier Monreal-Oier Zearra, eta bertsolari-botileroak Oihane Perea eta Ruben Sanchez izango dira.

Beste toki batzuetako saioak kontsultatzeko, begiratu hemen.

Exit mobile version