Gasteizko Artium zentro eta museoak Igandeak izenburuko musika-programazioa ondu du hil honetan. Egitaraua, hain justu, iragan irailaren 3an hasi zen Amoranteren kontzertuarekin. Igande honetan, halaber, Ane Leux musikaria arituko da, 20:00etatik aurrera.
Egitaraua Ekizaren eta Lumiren kontzertuekin osatuko da, hilaren 17an eta 24an, hain zuzen. Guztira, lau emanaldi izango dira.
Igande honetan joko duen Ane Leux musikariaren harira, hauxe zabaldu du Artiumek: “Melodikoa eta barnekoia, Ane Leuxen doinuek iparamerikar musikaren zaporea gordetzen dute, baina badituzte musika latinoaren, boleroaren edo sonaren ukituak ere, artista gisa hazi den ingurunean jasotako eraginaren ondorioz. Emaitza lan zintzo bat da, karga emozional handikoa; haren ahotsak argirantz eramaten gaitu ilunpeetan barrena. Iluna, baina esperantzagarria”.
Informazio gehiago: artium.org.