Nontzeberri

Igande goizetan kontzertu-ziklo berria, Bilbon

Bilboko Udalak estreinako aldiz formatu txikiko kontzertu ziklo bat abiatuko du, igande goizetan, eta publiko gazteari zuzendua. Musika-emanaldiok hilean behin egingo dira, beti domekaz, 13:00etatik aurrera, Bilborock aretoan. Programa hau Igandays izenarekin jaio zen, eta COVID19aren aurkako osasun-segurtasuneko arauak eta gomendioak beteko ditu.

Ekimen honekin, “Udalak gazteentzako musika-eskaintza handitu du urian, eta gazteen eskariari erantzuten dio, beraiek honelako ekimenak eskatzen eta eskertzen baitituzte: aisialdiko eta kulturako proposamenak, segurtasunez eginak.”

Igande honetan, martxoaren 28an, izango da lehen emanaldia Conxita eta Fermí Herrerok osatzen duten Tronco bikote katalanarekin. “Haien abestiek irudimena eta xalotasuna, bat-batekotasuna eta eromena nahasten dituzte, lotsagabekeria punttu batekin eta punk espiritu tanta batekin”.

Apirilaren 11n, Lucia e El Lerdo (Lucía Salcedo eta Ibon Belandia) arituko dira; maiatzaren 9an, Debajo del Paraguas taldearen txanda izango da, eta azkenik, ekainean, Airu taldea igoko da oholtzara.
Ekaineko kontzertuaren ostean, musika ziklo hau irailean itzuliko da.

Exit mobile version