Nontzeberri

Idoia Beratarbideren "Memoria Zulatua" pintura erakusketa

Memoria Zulatua izeneko pintura erakusketaz gozatzeko aukera izango duzue Ordiziako Barrena kultur etxetik pasatzen bazarete.
Idoia Beratarbide (Oiartzun, 1977) Arte Ederretan lizentziaduna da. Banakako eta taldeko hainbat erakusketatan parte hartu du, eta hainbat diziplina ere uztartu izan ditu beti bere proposamenetan.
Eszenatik ere ez dabil oso urrun, izan ere, Herio heroi, Eskuen sustraiak, Gabriel, ezpada naizena, Ate hautsiak eta bestelako performance eta antzezkizunetan hartu du parte.
Beste aldetik, haur eta gazte literaturako liburu askotan agertu dira bere ilustrazioak.

Onena duzue egileak berak duen webgunea bisitatzea, bere lanen estetika zertan den jakiteko.

Nontzeberri

Exit mobile version