Nontzeberri

Idi Bihotzen azken kontzertua

Guztira sei disko kaleratu dituzte bilbotarrek eta agertoki ugari astindu dituzte kantu horiek zuzenean aurkezteko. Baina, orain, banatzeko erabakia hartu dute. Arretik, azken kontzertua eskainiko dute zaleei behar bezala agur esan eta ibilbide osoko abestien errepasoa egitekoa.

Honatx Idi Bihotzek zabaldu duen oharraren: "Betidanik jakinarazi digute, hasiera duenak amaiera ere duela. Atzean utzi ditugu dagoeneko, ehundaka kontzertu, mila entsegu baino gehiago, 54 kanta, 5 estudio diska, zuzeneko CD eta DVD-a, VHS home bideoa, eta batez ere ilusio haundiz beteriko ordu pila. Uste dugu garai honen amaiera heldu dela, 14 urte iraun duen une bakar bat. Gu geu, garenarekin gelditzen gara, betiko lagunekin eta bidetik gehitu diren lagun guztiekin. Ez genuen sekula pentsatuko heldu garen lekura helduko ginatekeenik, milaka lagunen aurrean eta munduko talderik onenetariko batzuekin joko genuenik, gure hizkuntza Euskal Herritik kanpora eramango genuenik, ezta hemengo, estatuko eta munduko zenbait aldizkari, serie, filma edota libururen batean aterako gintuztenik, eta are gutxiago Japonian hainbat diska saldu edota Britainia Handiko Rock Hard-en urteko taldeen artean egongo ginenik ere. Agian hauek guztiak, gertaera xumeak izan daitezke baina ziur gaude, Idi Bihotz-ek pentsa genezakeena baino askoz gehiago eman diguna, eta agian egunen batean guzti honen jakitun izatera iritsiko gara. Eskerrik askorik beroenak…"

Wilma Producciones-ek bidalita

 

Exit mobile version