Nontzeberri

Idazleak eta musikariak uztarturik, Bilbo Zaharra Forumean

 

Bilbo Zaharra Forumek idazleak eta musikariak elkartuko dituen bi saio antolatu ditu hil honetan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Karmele Jaio, Kirmen Uribe edota Mikel Urdangarin izango dira protagonistak.

Hala, azaroaren 5ean, Karmele Jaiok duela gutxi kaleratu duen Orain hilak ditugu izeneko ikuskizuna eskainiko du. Berarekin batera, Aitor Agirre eta Triku Villabella musikariak arituko dira, eta Ander Elorza zinemagilearen lana ikusi ahalko da.

Azaroaren 10ean, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek bigarren saioa eskainiko dute. Biak eskarmentudunak dira errezitaldietan eta hitza eta musika uztartzeko proiektuetan. Eurenak dira Bar Puerto edota Zaharregia, txikiegia agian lan interesgarriak. Bide horretatik joko dute biek, datorren azaroaren 10ea, burutuko duten ikusgarriarekin.

 

Exit mobile version