Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan berriz abiatuko da Gezi Beltzak proiektua, eta bertan idazketa kreatibo lantzeko bi tailer egingo dira. Lehena Hastapenak, azaroan hasiko da, eta bigarrena, Idazketa kolektiboa antzerkian, urtarriletik martxora egingo da. Oier Guillan izango da gidaria, baina tarteka idazle ezagunak ere gonbidatuko dituzte.
Ikasturte osoko tailerra azaroaren 13an hasiko da, eta bi astean behin egingo da, ostegunetan. Bertako edukiak honako hauek dira: idazketa ariketak eta jolasak, bakarkakoak eta taldekakoak; idazketa beste diziplina artistikoekin gurutzatzea; irakurketak partekatzea; idazketarekin esperimentatzeko konfiantzazko giroa sortzea.
Beste aldetik, idazketa eta sormen prozesu kolektiboak Paperetik Gorputzera izena darama. Antzerkian sorkuntza kolektiborako tresnak partekatuko dira, ideia bat taldean adostetik hura eszenan gorpuzteraino.
Kasu honetan, izen ematea, abenduaren 15 arte izango da zabalik.
