Nontzeberri

“Ibaiondo Dantzan” programaren bigarren edizioa martxan

Bilboko Udalak Ibaiondo Dantzan programaren bigarren edizioa martxan jarriko du ekainaren 9an eta 10ean. Betiko legez, programaren helburua kultura eta dantza auzotarrei hurbiltzea izango da, eta horretarako, aurten, bost emanaldi aurkeztuko dira, dantza urbanoarekin lotuak.

Programa gaur, ekainaren 9an, hasiko da Led Silhouette taldearen Wild Street proposamenarekin, 19:00etan. “Kultura-globalizazioa herrialde dominatzaileen bizi-estiloa, hizkuntza eta ohiturak ere inposatzen ari dira bazter guztietan. Prozesu horrek logika indibidualista eta merkatu-zalea hedatzen du planetako toki guztietara. Led Silhouetteren lanak bilatzen du gorputzetik hausnartzea noraino iritsi garen, hiriko kaleak oihan basati bihurtzen dituen eutsi ezinezko bilakaera honetan.”
Ondoren, Izar Blue-Sekaien txanda izango da bere Through Nature lanarekin, 19:30ean. Pieza honetan, estilo urbanoko teknikak erabiltzen dira, hala nola popping, waving, breaking eta hiphop-a.

Ekainaren 10ean, larunbata, Cielo raso taldeak aurkeztuko du Reset pieza, 19:00etan. Eta horren ostean, Compañía X taldeak Y ahora qué? emanaldia egingo du, 19:30ean, eta bukatzeko, Natxo Monterok Ibaiondo Dantzan programari itxiera emango dio Barbecho urbano lanarekin, 20:00etan.

Bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahalko dituzue.

Exit mobile version