Nontzeberri

Ia 6.000 zale Getxo Blues jaialdian

Getxotik Blues Jaialdiaren gaineko balantzea pasatu digute. Zale piloa bildu da egun hauetan bluesarekin gozatzeko.
Pasa den ostiralean, lehenengo jardunaldian, sarrerak agortu ziren Eric Sardinas & Big Motor eta Raimundo Amadorren saio bikoitzerako. 2.500 bat blues-zale bete zuten jaialdiko karpa Floridako musikariaren kontzertuaz gozatu ahal izateko, 2004. urtean gertatu zen bezala, eta baita Amadorren flamenko-blues doinuak entzuteko.

Larunbatean, soul erritmoek hartu zuten lekukoa Bettye LaVetteren eskutik. Eskarmentu handiko abeslari horrek ere jende andana bildu zuen. Larunbateko proposamena jam session batez osatu zen, Blues de Luxe taldearen eskutik. Banda bizkaitarra Algortako The Piper's Irish Pub aritu zen eta egunsentira arte luzatu zituen blues doinuak.

Jaialdiko azken kontzertuan Music Maker Foundation taldea jardun zen. Proiektu horrek eskarmentu handiko artistak biltzen ditu.
Horiek guztiek blues klasikoaren tradizioa eta benetakotasuna hurbildu zuten Getxora.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Exit mobile version