Aurten, Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek antolatutako Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 19. edizioa izan da Aretxabaletan, urtarrilaren 21etik 23ra arte. Azken eguneko arratsaldea Arkupe aretoan abiatu da, Sail Ofizialeko proiekzioekin eta sari banaketarekin. “Aretoa leporaino bete da, eta publikoaren parte-hartzea bikaina izan da, maila handiko lanak ikusteko aukera eskainiz”.
Aurten aurkeztutako 67 lanetatik 29 iritsi dira finalera, hiru sailetan banatuta, eta hala, Sail Ofizialean bederatzi lan lehiatu dira, Ikasle Sailean zazpi eta Bideoklip Sailean hamahiru. Edizio honen epaimahaia Andrea Saenz Pereiro soinuaren arloan adituak, Kepa Errasti aktoreak eta Alberto Gastesi zuzendari eta gidoilariak osatu dute, eta aurek honako sariak eman dituzte: Eraman Zutela (Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdi) film laburrak irabazi du Sail Ofizialeko Huhezinema saria. Ikasle saria Zeharkatzen gaituena (Eire Maya) lanarentzat, eta GR 31 (Ainhize Landa) ikusle saria izan da.
Bideoklip saria Emoie lanarentzat izan da (Ximon Agirre eta Alex Perez) eta Ikusle saria, Saiatu, (Danel Ezpeleta eta Aner Olaizola) izan da.
Sari bereziak hauek izan dira: Berria saria, Ultramarino (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti) eta Hogei4 saria, Dicen que tu padre, (Aitor Abio).
Horrela eman zaio amaiera 19. Huhezinema Jaialdiari, balorazio oso positiboarekin.
