Nontzeberri

Huhezinema jaialdira lanak bidaltzeko epea amaitzear da

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute. Datorren urteko urtarrilaren 22tik 24ra bitartean egingo dute 18. edizioa, Aretxabaletan. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 17aa amaituko da, beraz azken egunetan zabiltzate.

Jaialdiaren helburua, “Euskal Herriko sortzaileen film labur eta bideoklipak plazaratzea da eta bide batez, lanik onenak saritzea, euskal zinemagintzari bultzada emanez. Inaugurazio ekitalditik hasi eta Huhezinema saria banatu arte, jaialdiak esperientzia aberasgarria eskainiko du ikusleentzat. Hiru egunez, ikusleak hunkitu, inspiratu eta entretenitzeko moduko film laburrak ikusgai jartzeaz gain, beste hainbat ekimen antolatuko dira; zinemarekiko grina ospakizun kolektibo bihurtuz. Urtero indartu da ekitaldia eta gaur egun, zinemazaleentzat ezinbesteko hitzordua dugu Huhezenima.”

Aurten, sari hauek banatuko dituzte: Sail Ofizialean hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Eta gero bertan ere, Huhezinema saria: 650€;  Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria
Ikasleen Sailean Ikasle film onena: 300€; MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari; eta Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria
Eta Bideoklip Sailean, Bideoklip onena: 300€, eta Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

Jaialdiaren webgunean duzue informazio guztia.

Exit mobile version