Urtarrilaren 24ra bitartean, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, Huhezinema jaialdiaren18. edizioa egin da, eta film ederrez beteriko egunak iragan ostean, jaialdiak bere sariak banatu ditu.
Sail Ofizialaren, Ikasle Sailaren eta Bideoklip Sailaren lanik onenak saritu dira, izan ere, aurkeztutako 94 lanetatik, 29 iritsi dira finalera, hiru sail horietan banaturik, eta horiexek izan dira jaialdiaren ardatza.
Hauek izan dira 18. edizioko irabazleak, eta sari hauek jaso dituzte: Sail Ofizialaren barruan, Huhezinema Saria Utländsk, Alba Lozanorena. 650€ eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra.
Ikusleen saria: 29 de Febrero, Diego Fandosena. Sail Ofizialeko finalista bakoitzak 150€ jaso ditu, soilik finalean egoteagatik.
Ikasleen Sailaren barruan, Ikasleen film onena Aitor Abioren Patrimonio lanarentzat izan da. 300€ eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra.
MU Saria (200€), Markel Azpeitiaren Erlojuaren Orratzak. Ikusleen saria Nahia Cisnerosen Lotura Debekatuak lanarentzat izan da.
Bideoklip Sailean Verde Pratok eskuratu saria Niña Soñando lanarengatik. Ikusleen saria Asier Elgezuak eta Mikel Cubillok eginiko Euripean lanarentzat izan da. Azkenik, Berria Saria Jone Arriolaren Hor Konpon lanak jaso du.
Festatxo batekin eman zaio itxiera Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 18. edizioari.