Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek antolatutako Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 19. edizioa Aretxabaletan egingo da urtarrilaren 21etik 23ra arte.
Aurten aurkeztutako 67 lanetatik 29 iritsi dira finalera, hiru sailetan banatuta, eta hala, Sail Ofizialean bederatzi lan lehiatuko dira, Ikasle Sailean zazpi eta Bideoklip Sailean hamahiru.
Egingo diren proiekzioez gain Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean eta Ideienean, solasaldiak, estilismoa ikus-entzunezkoetan edota bideoklipen sorkuntzaren inguruko masterclass-ak egingo dira. Horretaz gain, Dolby Atmos teknologia esperimentatzeko aukerak, kontzertuak, sari banaketak eta luntxak osatuko dute egitaraua.
Edizio honen epaimahaia Andrea Saenz Pereiro soinuaren arloan adituak, Kepa Errasti aktoreak eta Alberto Gastesi zuzendari eta gidoilariak osatu dute.
Egun guztietako egitaraua ikusteko: Huhezinema
