Nontzeberri

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizioa, 2016ko martxoaren 16tik 18ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Filmak bidaltzeko epea otsailaren 10a arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsultatu daitezke oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com

Jaialdiak hiru sail ditu: Sail Ofiziala, Basque Culinary Lehiaketa eta MUko Ikasleen Lehiaketa. Aurten, hainbat berrikuntza ditu jaialdiak, tartean honakoak: Goiena/Ogeita4 Saria. Ogeita4 Camera Solution enpresarekin lortutako akordioari esker, Goiena Sariari hiru egunetarako kamera materiala gehituko diogu (1500€tan baloratuta) euskarazko film labur berri baten ekoizpenerako. Film labur berri hau Huhezinema 2017an aurkeztuko da; Vertigo saria ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena saritzeko; Basque Culinary Lehiaketa, Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango du.

Azkenik, lanak aurkezteko plataforma berria eratu da; lanak Festhome plataformaren bitartez aurkeztu daitezke.

Zuen filmak bidali nahi badituzue, otsailaren 10a arte egongo da epea zabalik. Gogoratu!

Exit mobile version