Nontzeberri

Hortzmuga konpainia Tarregako Ferian

Hortzmuga antzerki konpainiarekin batera Organik ere izango da aste honetan burutuko den Tarregako Ferian, euskal dantza eta antzerkia ordezkatzeko.

Yo estuve allí y no lo contaron como yo lo ví antzezlana egingo dute Hortzmugakoek. Antzezlanaren estreinaldi ofiziala datorren irailaren 7an eta 8an izango da, urtero Lleidako herri horretan ospatzen den sektoreko Fira Tàrrega izeneko jaialdian. Halarik ere, aurrestreinaldi bat egin zuten, atzo berton, irailaren 2an, 22:00etan, Bilboko Errekaldeko plazan. 

Yo estuve allí… y no lo contaron como yo lo vi boterearen, politikaren eta komunikabideen arteko erlazioari buruzko gogoeta egiten duen ikuskizuna da. Medioek egia ofizial handiak nola eraikitzen dituzten, zelan lantzen dituzten datuak, ze interpretazio egiten duten, boteretsuen interesak babesteko ke gortinak nola egiten dituzten… aztertzen du.

Beste aldetik, Organik taldeak, euskal baserri-giroa oinarri duen Carneros antzezlana eramango du Tarregara. Ahari borroka edo talken inguruko gogoeta egingo dute.

Exit mobile version