Nontzeberri

Horman Posterrek “Iragan Perfektua” aurkeztuko du Sevillan

Horman Poster kolektiboak Iragan Perfektua antzezlanaren gaztelaniazko bertsioa, Pasado Perfecto, aurkeztuko du irailaren 19an, 48 Horas Cultura Abierta jardunaldietan Sevillako UNIA festibalaren baitan. Gipuzkoako Anakrusa konpainiak ere parte hartuko du jaialdian.

Horman Poster kolektiboa 2010ean eratu zen Bilbon, eta Igor de Quadra eta Matxalen de Pedro antzezleen lan eszenikoak bultzatzeko plataforma da.

Iragan Perfektua 2011an sortu eta Eusko Jaurlaritza eta BAD jaialdiaren laguntzarekin ekoiztutako lan eszenikoa da. 70eko hamarkadaren inguruan ardazten da, eta garai horretako irudiez baliatuta, memoria eta distantziaren inguruko hausnarketa egiten da.

Honatx obraren sinopsia: “Nola gogoratu bizi izan ez duzuna? Imajinen bitartez? Zer gogora dezakegu? Imajinak baino ez? Iragan Perfektua (Pasado perfecto) zuri-beltzean egindako memoriaren eragiketa da. Gure bizitza markatu eta aldi berean ezezagun zaigun 70eko hamarkadan zeharreko ibilbidea: beti jakin nahi izan dut nolakoak izan ziren haurtzaroko beste urte horiek, indarkeriazko urte inkontziente horiek…”.

Exit mobile version