Gabonak direla eta, Donostiako Arteko galeriak erakusketa originala paratu du; alegia, zuhaitzen inguruko lanekin ondutako erakusketa, Artbolak. Erakusketak 30 artista inguruen lanak biltzen ditu, eta gaur inauguratuko da. Zabalik egongo da 2016ko urtarrilaren 16ra arte.
Galeriaren arabera, “Zuhaitzak izango dira erakusketaren gaia, eta baso artistiko bat osatuko dute artelanek. Zuhaitzen ibilbidea antolatu dute Donostiako merkatariek eta Donostia Turismo, eta horren barruan egingo da ártboles erakusketa. Ekimenaren helburua da Gabonetako bisita-ibilbide bat sortzea, DSSEU2016ri eta Europako Kultura Hiriburutza dela-eta Donostian ospatuko diren ekitaldiei ongi etorria egiteko”.
Ondoko artisten lanak daude ikusgai: Juan Albin, Jone Aranzabal, Ramón Balerdi, Baroja Collet, Luisa Chillida, Detritus, Eneko, Angel Florez Estrada, Esther Ferrer, Cristina de la Fuente, Arantxa Guereño, Ibon Gurrutxaga…
