Nontzeberri

“Hodeiak zapatetan” errezitaldia Bilbon

Mikel Etxaburuk Hodeiak zapatetan (Susa) poesia liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du gaur berton, Bilboko Ziburu tabernan, 21:00etan, Keu Agirretxea musikariaren laguntzarekin.

Susa literatura argitaletxeak Mikel Etxabururen Hodeiak Zapatetan poema liburuaren aurkezpen ekitaldia apirilean egin zuen. Hartan, argitaletxeak adierazi zigunez, “preso egon denaren gogoa kartzelara itzultzen da beti; hainbat sarriago, hurbil den epaiketa zital baten zain baldin badago. Mikel Etxabururen Hodeiak zapatetan poema liburuak maitasuna eta askatasuna ditu gai nagusiak. Hitz biluzien jaiduraz, joskera apalen zale, molde soilen bitartez kantatuko ditu Mikel Etxaburuk oroitzapenak eta desirak, aberriaren ardura eta kartzelaren samina, bakardadea eta amets egiten segitzeko grina”.

Poemak hemen dituzue irakurgai.

Exit mobile version