Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, Donostia 2016rekin eskuartean duen #Euskarriak proiektuaren barruan, hiztegi-makina bat sortzeko erronka abiatu du. Proiektua Tabakalerako Hirikilabsen egingo da, eta horretarako lan-talde sortu nahi dute antolatzaileek.
Diogun bezala, erronka honen helburua, hiztegiak inprimatuko dituen makina sortzea da, bai eta pertsonak teknologikoki ahalduntzea, eta euskara eta teknologia proiektu berritzaile baten inguruan talde bat sortzea ere.
Lan saioak (euskaraz) otsailean eta martxoan izango dira, ostegunero 16:00etatik 20:00etara, Tabakalerako Hirikilabs laborategian.
Parte hartu nahi baduzue edota informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi euskarriak2016@bagera.eus helbidera urtarrilaren 22a baino lehen.
