Nontzeberri

Hizkuntza fotografiko berritzailea

Zarautzeko Photomuseum aretoak argazki erakusketa berri bat atondu du Han goian izenburupean. Kasu honetan Katharina Fricke argazkilariaren unibertso fotografikoa erakutsi nahi du zentro honek.

Han Goian, Katharina Fricke-ren botereari buruzko entsegu fotografiko bat da. Katharina Fricke-ren unibertso fotografikoak uztartzen ditu antzeztutako argazkiak, xehetasun txikienekin kalkulatutako eta nahita eginiko argazki eta irudi profanoak, hizkuntza fotografiko subertsibo eta ironikoa sortu nahian. Bere saiakera zirriborro modura, erakusketa honetan hainbat zatitan irudikatua  horma-irudi instalazio bat bezala erakusten du, bakoitzak bere kabuz xehetasun guztiak, zatiak eta zirriborroak bere erara ulertu daitezen.

Noiz behinka, Katharina Fricke-k bodegoi baten antzera harrapatzen ditu hiri-bizitzaren sekuentziak egunerokotasunaren irudikapenaren irudiak bailiran, aurkikuntza arraroak betikotuz. Bere libreta fotografikoa, erretratuen azterketarekin osatzen da, hauek gogora dakarte keinu estatikoko batez agintarien erretratu historikoak, eta argiztapenak, artifizialki eraikitako boterearen jarrerek ezagutzera ematen ditu.

Exit mobile version