Nontzeberri

Hitzaldi zikloa antolatu dute Donapaleun

Aspalditik Zabalik elkarteak hitzordu sail bat antolatzen du otsaileko ostegun guztietan kulturaren inguruan hausnarketa egin ahal izateko. Hala, kultur pentsamenduaren inguruko eztabaidak eta topaketak bultzatzen dira eta euskararen erabilera indartzen da.

Atzo izan zen lehen hitzaldia Argitxu Camu Etxekopar ikerlariaren eskutik. Estatu Batuetako euskaldunak eta euskal nortasuna gaia jorratu zuen honek.
Otsailaren 11n, Kepa Fernandez de Larrinoa antropologoak
Gaurko kultura, turismoa ote ? gaiaz hitz egingo du.
Otsailaren 18an, Elorri Larzabalek eta Paxkal Teilagorrik, Hego Ameriketan itzuli baten kronika kontatuko dute.
Eta otsailaren 25ean, Ur Apalategi idazleak norentzat eta nola idatzi gaur euskaraz? gaia aztertuko du.

Hitzaldiak Donapaleuko Herriko Zerbitzugunearen gibeleko salan izango dira, ostegunero, 20:30etik hasita.

Eke-k bidalita

Exit mobile version