EUSKARA XEDE

“Hitzak Lege” erakusketa ibiltaria

Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Euskaltzaindiak Hitzak Lege erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Batzar Nagusien egoitzan (Miramon pasealekua). Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiekin elkarlanean antolatu du proiektua.

Erakusketak dokumentuen informazioa duten 14 panel fisiko ditu, hiru ataletan banatuta: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta testu parajuridikoak. Gainera, 2 panel elkarreragile, 3 panel argiztatu eta 2 bitrina jatorrizko dokumentuak erakusteko) egongo dira. Gipuzkoari lotutako dokumentu esanguratsuen artean, honako hauek aurki ditzakegu: Hileta-ondorengo elizkizunak (Bergarako Udalbatzaren 1783ko akta baten itzulpena); Españiaco uritar constitucionalen cartilla civilla (1820); Bergarako ituna (1839); Usurbilgo ordenanatzak (1888); edo Gipuzkoako Batzar Nagusietako dokumentuak (1979-2022).

Hitzak Lege jada izan da Gasteizen, Iruñean eta Bilbon (Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta Bizkaiko Batzar Nagusietan), eta Donostian maiatzaren 12ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button