Nontzeberri

“Hitzak egan” olerki topaketak otsailean

Koldo Mitxelena Kulturunea eta Kabigorri Ateneoak antolatu dituzte Olerki Topaketak: Hitzak hegan izeneko jardunaldiak; otsailaren 12tik 17ra izango dira.

Lehen egunean, Asier Serrano izango da protagonista Hoteleko kantu eta kontuak izeneko emanaldiarekin. Emanaldi honetan entzuleak nostalgia, eta bakardadea ezagutuko ditu, baina baita bizitzeko nahia ere. Protagonistek hotel magiko eta imajinario baten geletako bezeroen sentimenduak azaleraziko dituzte.
Hurrengo egunean, Mariluz Secilla Nefoé izeneko hitzaldia emango du. Ostegunean, otsailak 14, Francisco Javier Irazokiren poesia izango da ardatz Mitxelenan, eta Asier Serrano berriz arituko da Kabigorrin.

Eta azken egunean 15ean, Castillo Suarezek Urtebetetze festa bere azken lanarekin errezitala osatuko du Borja Estankona musikariaren laguntzaz, hitz eta musika artean ezkutatzen den mundu iradokitzaile bezain zorrotza agerian utziz. Era berean, Kabigorrin, Francisco Javier Irazokiren poesia izango da berriz protagonista.

Azken bi egunetan, errezitaldiak hartuko ditu ateneoak. Hala, otsailaren 16an, José Blancok Un lenguaje total izeneko emanaldia osatuko du, eta 17an, Luis García Monterok Concierto poético egingo du. Javier Sistiagaren ahotsa eta Esther Barandiaranen pianoren laguntza izango ditu Granadako poetak.

Exit mobile version